okupacion!

Gironako lurretatik espazio bat okupatu dela adierazi nahi dizuegu, Amalurraren aurkako sarraskiaren kontra aurrera daramagun borrokari jarraitasuna emateko, zeinak oraingo hontan oso tentsio altuko linearen (M.A.T.) itxura  hartu duen

Joan den astean Fellines-en bildu ginen, eraikitzen hasi diren lineak zuzenki eragiten duen  herria, lehen ere autopista baten eraikuntzaz kaltetua. Oraingo hontan, 400kV-ko linea bat beraien aurka, zeina herritik 200m baino gutxiagora pasatuko den, etxe batzuk 17m eskasera geratuz. Aurrera eramandako ikerketek eremu elektromagnetikoen arriskugarritasuna ziurtatzen duten arren, debeku legeekin batera, muzin egin diete.

Aste hontan txoko desberdinetako kide asko hurreratu dira Amalurraren defentsan burututako borroka desberdinak aditzen ematera. Inguruko herrietan difusioa egin da eta aurrera daramatzaten eraikuntza laneratara hurreratu gara. Eztabaida sustatu dugu eta ekintzara pasatu gara, zeinak gorpuztu egin gaituen. Esperientzia hau elkarrekin bizitzeak saretzea eta harreman berriak eratzen hastea ahalbidetu digu.

Beraz, eta aste honetan eraikitako dinamika amaitutzat eman ez dadin, espazio hau askatzea erabaki dugu, topo egiteko txoko bat sortzeko, borroka txoko bat eraikitzeko. Proiektu honen aurka gauden guztiok gure posizioa erreal egin ahal izateko espazio berri bat. Batera haztea eta borroka kolektiborako estrategiak proiektatu ahal izatea ahalbidetuko digun espazio bat, elkargune bat.

Etxe hau hautatu dugu oso tentsio altuko lineak (MAT-ak) eragiten duelako. Jabetza lapurketa bat dela deritzogu, eta beraz, espazioak hauei bizitza ematen dieten horienak direlela abiapuntutzat hartuz, berau okupatzeko apustua egin dugu.

M.A.T.-IK EZ, ETA BERAU BEHAR DUEN MUNDURIK ERE EZ.

SISTEMA TEKNOINDUSTRIALARI JAI.

Mas Castelló (desalojada) contra la MAT