Aste bat okupatzen

Aste bat okupatzen

Mas Castelló baserritik, Orriolsetik gertu, idazten dizuegu.

Fellinesen MATen kontra egindako kanpaldia eta bertan ateratako indarra eta ilusioarekin, MATen kontrako borrokari jarraipena emateko gune bat okupatu dugu, bertan, iritziak  eta esperientziak elkar trukatu nahi ditugu, eta kolektiboan elkarbizitza bat sortu kontsumo gizartetik alde egiten duena.

Lurraldearen aldeko borrokaren zerrenda luzea da: batere ardurarik gabeko enpresarioek eta multinazionalek kaltegarriak diren azpiegiturak eraiki nahi dituzte, bertan dauden baliabide natural gutxi agortuz eta bidean aurkitzen duten dena txikitzen, berori onuraren eta garapena hitza jarriaz.

Aste hauetan, kanpalditik okupazioa eman arte, Euskal Herriko TAV-ri buruz eta Italian Susako Bailarari buruz hitz egin da, Leoneko Lacianako “minería a cielo abierto”, Frantziko , Nantesetik gertuko Notre-Dameko super aireportuari buruz, THT-ri buruz (Frantziko MATa) eta Normandiako sistema tekno-nuklearrari buruz, Romaniako Rosia Montanan dagoen urrezko meategia, borroka bat herritarrek irabazi dutena hainbeste hamarkada pasa ondoren, Amazonasa txikitzen eta lapurtzen duten petrolioaren enpresen kontrako mobilizazioak, Valentziko Albaidako bailaran goi tentsioko linea, Tsalonikako menditik gertu mendiko txikizioaren saiakera, Granadan autopista/sahisbidearen kontrako mobilizazioa.

Eta Castello, urte batzuk hutsik eta erabat utzita zegoela, gaur egun, denok zerbait eman dezakegun gunea da, ideiak, indarra, zalantzak, gogoa. Okupazioa ez da helburua, baizik eta MATen kontra borroka berreskuratzeko eta indarrak berritzeko,, lurraldearen aldeko borrokak berreskuratu super proiektuen kontra, proiektu txikitzaileak eta gizarte/mundua behar eta eusten dituenaren kontra.

Etxea energiaz eta bizitza betetzea nahi dugu, tailerrak sortu, eta elkarrekin ikasteko praktikak hedatu esperientziak eta ezagutzak konpartituz, elkarrekin denon neurrira guneak sortu, gure bizitzak, behin nahi izan ez ditugun arauetatik eta beharretarik alde egiteko.

Proiektu honekin aurrera jarraitzeko animatuta gaude eta denak konbidatuta zaudete hemendik pasatzeko.

Etxea delako bertan bizi denarena, konpartitu eta errespetatzen duenarena, era horizontalean gure harremanak indartzeko, hierarkiarik gabe, liderrik gabe eta elkarrekin loturak bateratu lurraldeen aldeko borrokak indar gehiagorekin suspertzen.

“La casa è di chi l’abita
è un vile chi lo ignora
il tempo è dei filosofi
la terra è di chi la lavora.”

Lxs okupantes libres y salvajes de Mas Castelló

Mas Castelló (desalojada) contra la MAT